HISTORIAURREAREN ADIERAZPEN ARTISTIKOAK
PALEOLITOAN: Haitzuloetako pareetan eta sabaietan margozten zituzten animalien marrazkiak. Koloreak lortzeko zenbait mineral birrintzen zituzten eta ondoren animalien koipearekin nahasten zituzten.
PALEOLITOKO LABAR PINTURAK
NEOLITOAN: Beste marrazki mota batzuk egiten hasi ziren artistak. Hala neolitoko labar pinturetan garai hartako eguneroko egoerak agertzen dira: gizon-emakumeak ehizan, dantzan edo fruituak biltzen. Oso irudi eskematikoak egiten zituzten, kolore bakar batez.
NEOLITOKO LABAR PINTURAK
METAL AROAN: Askoz geroago Metal Aroan, gizataldeek monumentu megalitikoak egin zituzten, harri handiak erabiliz: menhirrak, trikuharriak eta cromlechak edo harrezpilak, hain zuzen ere.
METAL AROAN ERABILTZEN ETA EGITEN ZITUZTEN OBJETUAK
| . |