KORRIKA 18


KORRIKA 18

Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 17 Korrika eta 32 urte igaro dira.
2013ko martxoaren 14an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.
Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.
Ehunka mila lagun izan dira parte-hartzaileak aurreko Korrika edizioetan. Korrikaren inguruan sortzen den mugimenduak Euskal Herriko jendarteak bere hizkuntza berreskuratzearen alde egindako hautua erakusten du. Korrika Euskal Herriko jendartea astintzen duen gertakari bilakatu da. Bi urterik behin egiten den lasterketan parte hartzen duen jende kopuruak gora egiten du etengabe, Korrikaren antolaketan milaka lagun aritzen dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako batzordeetan, eta kanpainak irauten duen bitartean ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatu ohi dira.
Chinan ere hitz egiten dute EUSKARAZ
Porrotx ere gurekin
Lehen korrika

                                            
Martxoaren 8a, emakume langilearen eguna

1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako. Azkenean, fabrika hau erre egin zuten eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten. Hala, 1908. urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emakume sozialistek ospakizun bat egin zuten “Women´s Day” izenez ezaguna, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik.


lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna 1911n ospatu zen, baina martxoaren 19an. Martxoaren 8koa erabat sendotzeko, 1914a arte itxaron behar izan zen.


“Etxekoandreek” osatzen dute euskal langile-klasearen zatirik handiena. Eta gogoan izateko beste datu bat hauxe da: etxeko lanaren %92 emakumeek egiten dute.


Hemen ditugu Euskal Herriko emakume garrantzitsu batzuk:



 
Duela hiru urte, Everest mendi gailurrera iritsi zen lehen emakume euskalduna izan zen. 2003ko maiatzean Lhotse mendira igo zen munduko zazpigarren emakume bihurtu zen. Gasherbrum mendiko gailurrera ere iritsi zen eta horrek zortzimilako gehien igo dituzten emakumeen artean jarri zuen: laugarren tokian, hain zuzen. 


Maialen Lujanbio bertsolaria hernaniarra da eta 1997an eta 2001ean Txapelketa Nagusiko finalista izan zen. 2003ko abenduaren 14an bertsozaleek berdindu ezinezko uneak bizi izan zituzten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean; Maialenek txapela jantzi zuen. Jakina denez, Andoni Egañak hiru aldiz jantzi du txapela. Duela lau urte, bertso txapelketen historian mugarria ipini zuen Hernanikoak, final baterako inoiz sailkatutako lehen emakumezkoa izan baitzen. Lau urteren ondoren, belodromoan bildutako guztien arnasa eta animoa jaso zuen Lujanbiok.

Berdintasuna ez da lortu, baina emakumeek

 aurrerapausoak eman dituzte.


Baina egun hau martxoaren 8an bakarrik ospatu behar da, hala?
Ez, emakumeek eskubide berdinak izan behar dituztelako.

BADATOR,BAGOAZ!

Badator, aurtengo Korrika 18.a hemen daukagu! martxoaren 22an gure herritik pasatuko da 9:22ak aldera. Berotzen hasteko hemen uzten dizuet bideoklipa....Bagoaz!