Kanpazar katuak 2

Jon maisuarekin egin genuen abesti hau. Ekain, Alex, Endika eta Mikel Landaluce, ni neu, abeslariak ginen.



                                                      Eskutitza                                             
                     
Kaixo Xabi:
Kontatuko dizut zer egin nuen Sukarrietan.
Lehenengo egunean autobusetik jaitsi nintzenean,
harrituta geratu nintzen. Oso polita zen paisaia!
Nik usaintzen nuenean zen sensazio bat ez nuena
izan inoiz.
Proiektura joan nintzen eta oso aspergarria zela konturatu
nintzen, gero jantokira joan nintzen eta oso ondo jan nuen.
Janaria oso gosoa zegoen. Bazkaldu ondoren tailerrera joan
nintzen tailerra oso ondo zegoen.
Gero afaltzera joan nintzen eta txisteak kontatu nituen. Ondoren
lo egitera joan ginen. Eta bostak arte ez nintzen lokartu.
Azkenik altxatu nintzen eta proiektura joan nintzen. Gero
tailerretara eta gero afaltzera. 
Afalondoren diskotekara joan nintzen, oso ondo pasatu nuen!
Ba hau izan da guztia.
Agur Xabi                                                                                                      
                                               ZURE LAGUNA DIEGO
                                 

LEKU PERFEKTUA EUSKAL HERRIAN



Orain klasean Euskal Herriko klima ikasten ari gara eta deskribapenak egin ditugu eta hau nire deskribapena da:

      Paisaia hau kostaldekoa da.Kostalde altua da itsaslabarrak daudelako.Paisaia hau Bizkaian dago.Urrunean Matxitxako lurmuturra dago eta Bizkaiko garrantzi handiko lurmuturra da, Mundakako itsasadarra ere badago.Agerian dugun tokia Urdaibaiko Biosfera Errserba da.Biosfera Erreserban baso eta animalia desberdinak daude.Basoak zuhaitz desberdinekoz beteta daude.Berde desberdineko nahasketaz beteta.

      Paisaiako elementuak ura,mendiak,goi-ordokia,itsasadarra eta lurmuturra dira.Ezkarrean goi-ordokia dago eta urrunean lurmuturra.Belarraren kolorea berde argia eta berde ilunekoa da.Itsaslabarraren goiko aldean ortu bat dago,zuhaizkaz beteta.


      Hor egongo banintz lurmuturrean eseriko nintzateke itsaso osoa ikusteko,oso ederra izango zen, paisaia oso ederra delako.Gehien gustazten zaidan partea zona berdea da,zuhaitz ederrak daudelako,ere oso polita da zerua oskarbi dagoelako.Gehien gustatuko litzaidakeena uste dut itsasoaren olatuen soinua entzutea izango litzateke.Ematen du itsasoa izara urdin batez estalita dagoela.
BIZKOTXOA
BEHAR DUGUNA:
· 1 jogurt natural.
· 250gr azukre.
· 250gr irin.
· 1 jogurt poto bete ekilore oli0.
· 4 arrutza
· 1 legamia sobre bat
· limoi baten birrinak

LANERA:

1. Arrautzak azukrearekin irabiatu apurtsuak egon arte.
2. Gehitu jogurta eta olioa . Guztia ondo nahastu.
3. Beste ontzi batean irina eta legamia ondo nahastu.
4. Apurka-apurka irina eta legamia gehitu.
5. Oreari limoi birrinak erantsi eta guztia ondo irabiatu.
6. Moldea  prestatu margarina zabaldu eta gainetik irin pixka bat bota.
7. Moldea orez bete, eta labe beroan sartu 30 bat minutuz.
 
SUK ERE EGIN DEZAKEZU !!
ANIMA ZAITEZ!!

 

ALDAPA LEUNDUZ

Neba-arreba txikiago duzuenetzat PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTSEN emanaldia, beno zuetako batzuek ere gustora ikusiko duzue eh.............Dena dela hemen daukazue ekintza guztien informazioa. Eta dantzatzen hasteko



IBILALDIA 2013

Dakizuenez, aurten Ibilaldia gure herrian ospatzen da, ekintza ugari daude.... Futbolzale amorratu zaretenentzat, jakin dezazuen  astearte honetan izugarrizko futbol-partidua daukazula Floridako futbol-zelaian....

KORRIKA 18


KORRIKA 18

Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 17 Korrika eta 32 urte igaro dira.
2013ko martxoaren 14an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.
Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.
Ehunka mila lagun izan dira parte-hartzaileak aurreko Korrika edizioetan. Korrikaren inguruan sortzen den mugimenduak Euskal Herriko jendarteak bere hizkuntza berreskuratzearen alde egindako hautua erakusten du. Korrika Euskal Herriko jendartea astintzen duen gertakari bilakatu da. Bi urterik behin egiten den lasterketan parte hartzen duen jende kopuruak gora egiten du etengabe, Korrikaren antolaketan milaka lagun aritzen dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako batzordeetan, eta kanpainak irauten duen bitartean ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatu ohi dira.
Chinan ere hitz egiten dute EUSKARAZ
Porrotx ere gurekin
Lehen korrika

                                            
Martxoaren 8a, emakume langilearen eguna

1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako. Azkenean, fabrika hau erre egin zuten eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten. Hala, 1908. urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emakume sozialistek ospakizun bat egin zuten “Women´s Day” izenez ezaguna, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik.


lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna 1911n ospatu zen, baina martxoaren 19an. Martxoaren 8koa erabat sendotzeko, 1914a arte itxaron behar izan zen.


“Etxekoandreek” osatzen dute euskal langile-klasearen zatirik handiena. Eta gogoan izateko beste datu bat hauxe da: etxeko lanaren %92 emakumeek egiten dute.


Hemen ditugu Euskal Herriko emakume garrantzitsu batzuk:



 
Duela hiru urte, Everest mendi gailurrera iritsi zen lehen emakume euskalduna izan zen. 2003ko maiatzean Lhotse mendira igo zen munduko zazpigarren emakume bihurtu zen. Gasherbrum mendiko gailurrera ere iritsi zen eta horrek zortzimilako gehien igo dituzten emakumeen artean jarri zuen: laugarren tokian, hain zuzen. 


Maialen Lujanbio bertsolaria hernaniarra da eta 1997an eta 2001ean Txapelketa Nagusiko finalista izan zen. 2003ko abenduaren 14an bertsozaleek berdindu ezinezko uneak bizi izan zituzten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean; Maialenek txapela jantzi zuen. Jakina denez, Andoni Egañak hiru aldiz jantzi du txapela. Duela lau urte, bertso txapelketen historian mugarria ipini zuen Hernanikoak, final baterako inoiz sailkatutako lehen emakumezkoa izan baitzen. Lau urteren ondoren, belodromoan bildutako guztien arnasa eta animoa jaso zuen Lujanbiok.

Berdintasuna ez da lortu, baina emakumeek

 aurrerapausoak eman dituzte.


Baina egun hau martxoaren 8an bakarrik ospatu behar da, hala?
Ez, emakumeek eskubide berdinak izan behar dituztelako.

BADATOR,BAGOAZ!

Badator, aurtengo Korrika 18.a hemen daukagu! martxoaren 22an gure herritik pasatuko da 9:22ak aldera. Berotzen hasteko hemen uzten dizuet bideoklipa....Bagoaz!


Ez, ez, ez, murrizketarik ez.......

 Hona hemen Robertok grabaturiko bideoak, ze ondo egiten duzuen!




AGATE DEUNA 



2013ko otsailaren 4a
Gaur agate deuna abestu dugu etaparke onetaraino joan gara. Hemen daude egindako bideo batzuk:





                                     AGATE DEUNA

ELKARBIZITZA

5.B ko ikasleoi eman digute psikologiari buruzko  hitzaldi bat  ,oso interesgarria izan da,han erakutzi digute elkarbizitzari buruzko gauza ezberdinak: tratu fisiko txarra,tratu psikologiko txarra...
 Gure sentimentuak espresatu ditugu, nola sentitzen garen, nolakoak garen...