KONTSUMO TAILLERRAK

   Aste osoan zehar kontsumo tailler ezberdinetan parte hartzen ari gara. Atzo publizitatearen txanda izan zen. Telebistako iragarki batzuk aztertu genituen,eta noski, konturatu ginen hauen atzean oso asmo zehatzak zituztela publizitatean aritzen direnek: haien produktua saltzea. Teoria guztia ikasi eta gero gure produktua saltzeko iragarkia egin genuen, ez zitzaigun hain txarto gelditu, ez da ?



TXIRRINGA ESKOLA

    Aurreko egunean txirringa eskolakoak gurekin bildu ziren. Hainbat gauza interesgarri kontatu zizkiguten eta ere praktikatzeko astia izan genuen....